Kaixo!
 
Ongi etorri nire burua aurkezteko erabiliko dudan espazio honetara.

Maider Alcelay 
naiz, Arrasatearra jaiotzaz eta munduko biztanle bihotzaz.
Gauzatxo bat kontatuko dizuet:
 Ipuinekiko zirrara, ama izan nintzanean berpiztu zitzaidan. Gura barik eta etengabe, historioak nire barnetik arnasa balira irtetzen hasi ziren, izaki txiki baten begi haundiek zabal zabalik begiratzen zidaten bitartean. Behin eta berriz gertatzen zen, gaur arte.


Horrela hasi zen magia!
 Hortik aurrera, unibertso honetan gehiago murgilduz joan naiz eta plaza, eskola eta txoko desberdinetan nabil historioak kontatzen, adin guztietarako.
 
Nire beste pasioa Antzerkigintza da. 
Arrasateko Doke Antzerki taldeko kidea naiz eta 2020tik, Dokek Arrasaten sortutako  Antzerki eskolako irakaslea ere.

Espazio honek, nire lanaren erakuslehio izan nahi du.
Espero dot zuen gustokoa izatea!
 
Eta eraman ditzala haizeak ahoz-aho kontuak alde batetik bestera!!!!

Eskerrik asko eta gozatu!!!!